DBH 3. maila. LOMCE curriculum-aBiologia eta Geologia

1. Multzoa: Pertsonak eta Osasuna. Osasunaren sustapena:
1.1- Gorputzaren antolaketa orokorra:
1.1.1- Materia bizidunaren antolaketa mailak. Giza gorputzaren antolaketa orokorra. Maila zelularra..
1.1.2- Animali Ehunak

1.2- Osasuna eta gaixotasuna.
1.2.1- Gaixotasun infekziosoak eta ez infekziosoak. Higienea eta prebentzioa.
1.2.2- Immunitate sistema. Txertoak. Zelulen, odolaren eta organoen donazioak eta transplanteak.
1.2.3- Mendekotasuna sortzen duten substantziak: tabakoa, alkohola eta beste droga batzuk. Horiei lotutako arazoak.

Circulatorio_mamifero.gif
1.3- Nutrizioaren funtzioa: nutrizioa, elikadura eta osasuna.
1.3.1- Mantenugaiak, elikagaiak eta elikatzeko ohitura osasungarriak. Elikadura portaeraren nahasmenduak.
1.3.2- Arnas eta zirkulazio aparatuen anatomia eta fisiologia.
1.3.3- Digestio, Iraitz aparatuen anatomia eta fisiologia.
Nahasmendu ohikoenak,haiei lotutako gaixotasunak, haien prebentzioa eta bizi ohitura osasungarriak.


1.4- Erlazio funtzioa.
1.4.1- Nerbio sistemaren antolaketa eta funtzionamendua. Nerbio sistemaren gaixotasunak. Zentzumenen organoak: egitura eta funtzioa, zaintza eta higienea.
1.4.2- Sistema endokrinoa: guruin endokrinoak eta horien funtzionamendua. Aldaketa nagusiak.

bicep_curls_md_wht.gif


1.5- Lokomozioa: Lokomozio aparatua. Hezurren eta giharren arteko harreman funtzionalak eta antolaketa. Lesioen prebentzioa.



1.6- Ugal funtzioa. Ugalketa funtzioa. Giza ugalketa.Ugalketa aparatuaren anatomia eta fisiologia.:
Nerabezaroko aldaketa fisikoak eta psikikoak. Ziklo menstruala. Ernaltzea, haurdunaldia eta erditzea.
Metodo antikontzeptiboen azterketa. Laguntza bidezko ugalketa teknikak. Sexu-transmisiozko gaixotasunak. Prebentzioa. Sexua eta sexualitatea.



2. Multzoa: Lurreko erliebea eta haren eboluzioa:
platemotion.gif
2.1- Ziklo Geodinamikoa. Harrien zikloa.:
2.1.1- Kanpo ziklo geodinamikoa:Lurreko erliebea baldintzatzen duten faktoreak.
Erliebearen modelaketa. Kanpoko eragile geologikoak eta meteorizazio, higadura, garraio eta jalkitzea prozesuak.
Lur gaineko urak eta erliebearen moldeaketa.
Forma bereizgarriak. Lur azpiko urak, haren zirkulazioa eta ustiapena. Itsasoaren ekintza geologikoa.
Haizearen ekintza geologikoa. Glaziarren ekintza geologikoa. Higadura motak eta sortzen dituzten metaketak.
Bizidunen ekintza geologikoa. Gizakiak eragile geologiko gisa.
2.1.2- Barne Ziklo geodinamikoa:
Lurraren barneko energiaren azalpenak. Magmaren sorrera eta motak. Jarduera sismikoa eta bolkanikoa.
Sumendi eta lurrikaren banaketa. Arrisku sismikoa eta bolkanikoa. Horiek igarri eta prebenitzearen garrantzia.
Plaken Tektonika. Monografia. (My Documenta).





3. Multzoa: Ekosistemak:
3.1- Ekosistema: osagaien identifikazioa. Faktore abiotikoak eta biotikoak ekosistemetan. Ekosistema urtarrak eta Ekosistema lurtarrak.
3.2- Lurzorua ekosistema gisa.
3.3- Ekosistemetan desorekak sortzen dituzten faktoreak: ingurumen-arazoak. Ingurumena zaintzen duten ekintzak.
Carbon_Cycle-animated_forest.gif

4. Multzoa: Ikerketa proiektua; taldeka eta ondoko helburu hauekin:
-Lan zientifikoak berezko dituen trebetasunak eta abileziak planeatu, aplikatu eta integratzea.
-Hipotesiak egin eta kontrastatzea esperimentazio edo behaketaren bidez eta arrazoiketaren bidez.
-Askotariko informazio iturriak erabili eta bereiztea, eta erabakiak hartzea haiei buruz eta haiek lortzeko erabilitako metodoei buruz.
-Banakako eta taldekako lana baloratu eta errespetatzea eta hartan parte hartzea.
-Egindako ikerketa proiektua jendaurrean azaldu eta defendatzea.

Proiektu iradokizunak
a) Analizyng an Ecosystem (ingeleraz)



Hasiera orria