Zelenteratuak


1.- Ezaugarriak:a) Gorputz biguna dute, askotan gelatinakara edo lindargatsua. Simetria erradiala dute.
b) Garroak dituzte ahoaren inguruan.c) Bi fase desberdinetatik pasatzen dira, haien bizi-zikloan zehar: polipo fasea (substratuan finko bizi dira, ur geza eta ur gazitan aurkitzen dira) eta marmoka edo medusa fasea (aske bizi dira, uretan flotaka). Bizi-zikloaren fasearen arabera, medusetatik polipoak sor daitezke eta polipoetatik medusa berriak,eta zikloa horrela ixten da.

21b3f8c5.jpg
poliopmedusa.jpg

d) Haragijaleak dira, ehiztariak; beste mikroorganismoak ehizatzen dituzte, dauzkaten zelula berezi batzuren bidez: nematozistoak.

Nematozistoa; mikroorganismo batek cnidociloa ukitzen duenean, zelulak arpoi itxurako harizpi bat jaurtitzen du, mikroorganismoa ehizatuz.


Descarga_de_nematocisto.png



2.- Sailkapena:
Hidrozooak:Hydra.
Aldizka,polipo eta medusa faseetatik pasatzen dira, haien bizi-zikloan zehar.
Ur gezatan eta itsasoan bizi daitezke.
Gemazioz (ugalketa asexuala) ugaltzen dira.

Mikrofoto_de-Hydra_15.jpg

hidra3.png
Anthozooak:Koralak, anemonak.
Polipo itxurakoa, ez dago medusa-faserik; anemonek banako bizimodua
daukate; koralak koloniak eratzen dituzte eta kaltzio
karbonatozko kanpo eskeleto bat eraikitzen
dute (arrezifeak horrela sortzen dira) .
Itsastarrak.

coral2.jpg

coral1.jpg
Scyphozooak:Marmokak edo medusak.
Medusa fasea nagusia da, bizi-zikloan zehar; polipo fasea oso murriztuta dago.
Beti itsastarrak; uretan flotatzen dira. Itsas korronteek eramaten dituzte.

ERNE! Medusak (hormirudia).

medusa3.png
Marmoka.gif.