BiosferaBizidunen ezaugarriak. Bizidunen sailkapena.
1.- Izaki bizidunen ezaugarriak:
Animaliak, landareak, onddoak, mikroorganismoak .... izaki bizidunak dira. Era askotako izaki bizidunak badira ere, ezaugarri hauek dituzte guzti-guztiek:
a) Jaio eta hil egiten dira.
b) Antzeko konposizio kimikoa dute; bizidunen osagai kimikoak, karbono elementu kimikoan oinarriturik daude.
c) Funtzio-unitatea, zelula da; hau da, bizirik dagoen unitaterik txikiena, bizidun guztietan, zelula da.
d) Funtzio jakin batzuk egiten dituzte: nutrizio-funtzioa, harreman-funtzioa eta ugalketa-funtzioa.
Bizi-funtzioak.Flash animazioa.
Nutrizio-funtzioa
Funtzio honen helburuak bi dira: ingurumenetik
materia hartzea eta energia lortzea.
Horrela, gorputzak eraikitzen dituzte eta
funtzionamendurako energia lortzen dute.
Izaki bizidun batzuek, behar dituzten
karbono atomoak CO2 atmosferikotik hartzen
dute (fotosintesian). Hau da nutrizio Autotrofoa.
Beste batzuek, aldiz, beste izaki bizidunen
karbono atomoak erabiltzen dituzte: hau da
nutrizio Heterotrofoa.
Harreman-funtzioa
Funtzio honen bidez, izaki bizidunek
harremanak dituzte elkarren artean
eta ingurumenarekin.
Informazioa hartzen dute eta berariazko
erantzuna prestatzen eta ematen dute.
Ugalketa-funtzioa
Funtzio honen bitartez, beren antzeko ondorengoak
sortzen dituzte.
Bi estrategia desberdin erabiltzen dira:
a) Ugalketa sexugabea:
Banako bakar bat behar da; banako bakar honek
sortzen ditu ondorengoak, guztiak berdinak.
b) Sexu bidezko ugalketa:
Sexu desberdineko bi banako behar dira; ondorengoak desberdinak dira haien artean eta "gurasoekiko".
Estrategia honen bitartez, Biodibertsitatea sustatzen da.
1. Jarduera: Bizi funtzioak
2. Jarduera: Nutrizio heterotrofoa

2.- Izaki bizidunen osaera kimikoa:
Izaki bizidun guztiak elementu kimiko desberdinen atomoz osaturik gaude.
Materia biziduna ia elementu kimiko guztiek osatzen dute. Hala ere, gutxi batzuk baino ez dira osagai nagusiak, bioelementuak edo elementu biokimikoak.
Lehenengo mailako sei bioelementuak ezinbestekoak dira izaki bizidunak osatzen dituzten substantziak eratzeko. Behatu taulan nola sei elementu horiek materia biziaren %96,2 osatzen duten. Beste elementu batzuk ere, bigarren mailako bioelementuak, materia biziaren parte dira, baina kantitate txikiagoan.
Lehenengo mailako bioelementuen Ikurra
eta izena

O

Oxigenoa
C

Karbonoa
H
Hidrogenoa
N

Nitrogenoa
P

Fosforoa
S

Sufrea
% bizidunetan (batazbestekoa)

63

20

9,5

2,5

1,1

0,1

.
Bigarren mailako bioelementuen Ikurra
eta izena

Ca

Kaltzioa
Cl
Kloroa
K
Potasioa
Na
Sodioa
Mg
Magnesioa
Si
Silizioa
Fe

Burdina
% bizidunetan (batazbestekoa)

2,4

0,4

0,1
0,1

0,01

1
0,01

mineral_graph.jpg
Goiko irudian ikusten denez, Oxigenoa aparte utzita (materia deshidratatuta, urarik gabe , alderatuko dugu), Litosferan (gai minerala) elementurik ugariena Silizioa da, baina izaki bizidunetan (gai bizia), Karbonoa.
Atomo hauek elkartzen direnean, biomolekulak sortzen dira.
Elementu biokimikoek biomolekulak eratzen dituzte. Konposatu hauek sinpleak (inorganikoak) izan daitezke; esaterako, ura edo gatz mineral xumeak NaCl (gatz arrunta) edo CaCO3 (karbonato kaltzikoa), baina baita konposatu konplexuagoak ere (organikoak).
Biomolekula xumeetatik garrantzitsuena ura da. Esaterako, gizakion gorputzaren %65 ura da, barraskilo baten %80 eta marmoken %95.
Biomolekula konplexuenak lau motatakoak izan daitezke:
Gluzidoak edo karbono hidratoak. Bizidunek beren bizi funtzioak betetzeko behar duten energia ematen dute. C, H eta O dituzte osagai.
Lipidoak (koipeak eta gantzak). Erreserba energetikoa osatzen dute. C, H eta O dituzte osagai, nahiz eta badiren P edo N duten batzuk ere.
Proteinak. Zelulen egitura, hau da, bizidunon gorputza bera osatzen duten biomolekulak dira. C, H, O eta N dituzte osagai, baina badira S dutenak ere.
Azido nukleikoak. Ugalketaz eta herentziaz arduratzen diren biomolekulak dira. Bere molekulan C, H, O, N eta P konbinatzen dira.

Zelularen biomolekulen ugaritasun erlatiboa (masaren % -a)
Biomolekula mota
ZELULA PROKARIOTOA
ZELULA
EUKARIOTOAK
Gluzidoak
Lipidoak
Proteinak
Azido Nukleikoak
Ura
Gatz Mineralak
3
2
15
8
71
1
3
4,5
18
1,5
71
1


3.- Izaki bizidunen antolaketa: Teoria zelularra.
XIX. mendean, Matthias Schleiden, Theodor Schwann eta Rudolf Virchow Teoria Zelularra finkatu zuten.
Teoria honen arabera, hau da zelularen definizioa:
Unitate anatomikoa da: Bizidun guztiak zelulaz osaturik gaude, salbuespenarik gabe.

Egiturazko unitatea da.

Unitate fisiologikoa: Zelulak bizirik irauteko beharrezkoak diren prozesu guztiak egin ditzake (elikatu, ingurumenarekin erlazionatu eta ugaldu egiten dute).

Funtzionamendurako unitatea da

Unitate genetikoa: Zelula guztiak beste zelula batetik sortuak dira.

Sorrera unitatea



4.- Diseinu zelularrak: zelula motak.
Zelula guztiek elementu hauek dituzte:
Mintz plasmatikoa

Estalki mehea eta malgua da, kanpo ingurunetik zelula banantzen duena. Zelula babesten du eta substantzien sarrera eta irteera kontrolatzen ditu.
Zitoplasma

Zelularen barneko gunea da. Likido likatsu batez osatuta dago (gehiengoa ura da) eta, flotaka, organulu izeneko egiturak daude. Organuluek funtzio desberdinak egiten dituzte.
Material genetikoa

Zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen molekula kimiko multzoa da. ADN (Azido DesoxierriboNukleikoa) izena du material kimiko horrek, harizpi itxurakoa da. ADN-molekulak dira belaunaldi batetik ondorengo belaunaldira pasatzen dira, daramaten informazio eta erregulazio gaitasunarekin; arrazoi honengatik seme-alabek eta gurasoek antza dute.
Zelula eukariotoetan, material genetikoa (ADN-molekulak, harizpiak) nukleo izeneko atal baten barruan dago. Nukleoa inguratuta dago mintz batez (mintz nuklearra); mintz honek erregulatzen ditu sarrera eta irteera guztiak, zitoplasma eta nukleoplasmaren (nukleo barneko gunea) artekoak.
Zelula prokariotoetan, ez dago nukleorik. Material genetikoa zitoplasman dago, gehiengoetan, erdigunean.
Prokariotoak, zelula eukariotoak baino txikiagoak dira, soilik bizidun zelulabakarrak sortzen dute eta gure planetan lehenen agertu zirenak dira.
Zelula motak. Prokariotoa, Eukarioto-Animalia eta Eukarioto-Landarea.
.

Animaliek nahiz landareek zelula eukariotoz osatzen dira. Eukariotoak direnez, nukleo bat daukate, baina zenbait desberdintasun daude bi eredu hauen artean:
Animalia zelula
ANIM.jpg
.

Landare zelula
LAND.jpg
.



.
Landare eta Animali zelula eukariotoa: Alderaketa, desberdintasunak
1.- Landare zelulek zelula pareta izeneko horma gogor bat dute. Pareta horrek mintz plasmatikoa biltzen du kanpotik; zelularen formari eutsi eta gogortasuna ematen dio. Animalia-zelulek ez dute zelula paretarik.
.
2.- Landare zelulek forma poliedrikoa izaten dute. Animalia-zelulek era askotako formak izaten dituzte: esferikoak, izar-itxurakoak, diskoidalak ...
.
3.- Landare zelulek kloroplasto izeneko organulu batzuk izaten dituzte; organulu hauetan fotosintesia izeneko prozesua burutzen da. Animalia-zelulek ez dute kloroplastorik.
.
4.- Landare zelulek, nukleoa albo batean izaten dute, zelularen bolumenaren zati handi bat bakuolo batek hartzen baitu. Animalia-zelulek ere badituzte bakuoloak, baina landare-zelulenak baino txikiagoak dira.


Zelula bizia. Cells alive.




5.- Izaki bizidunen antolaketa: Bost erreinuak.
Izaki bizidunak. Bost erreinuak

bizidunen-sailkapena.jpg


6.- Zenbait kontzeptu garrantzitsu: Bioaniztasuna. Espeziea
6.1- Bioaniztasuna:
Aniztasun biologiko edo bioaniztasu edo biodibertsitate hitzak erabiltzen dira, Lurrean gorputz-diseinu askotako izaki bizidunak daudela edo egon direla adierazteko.
Gaur egun hainbat espezie daude Lurrean, baina ez dira betidanik egon eta ez dira beti berdinak izan.
Egungo bioaniztasuna eboluzio (bilakaera) prozesu baten ondorioa da. Prozesu hau gaur egun ere jarraitzen du.
Gaur egun ez dago argi zenbat espezie dauden guztira. Zientzialarien ustez, 30 miloi espezie baino gehiago daude, baina bi miloi espezie ezagun baino zertxobait gehiago soilik daude sailkatuta.
Zergatik Biodibertsitatea babestu behar dugu?
a) Arrazoi etikoengatik: Gizaki modernoak (Homo sapiens sapiens) orain dela 200.000 urte sortu ziren planetan; iritsi berriak gara. Gu baino askoz lehenago sortu diren beste izaki bizidunak kontuan hartu behar dugu.
b) Arrazoi estetikoak eta aisialdiarekin loturikoak: turismoa, ehiza kontrolatua, argazki-safariak .....
c) Arrazoi zientifikoengatik: Bioaniztasunari eutsiz gero hobeto azter daitezke ekosistemen funtzionamedua eta izaki bizidunek duten funtzioa.
d) Merkataritza-arrazoiak: Bioaniztasunari esker, hainbat baliabide ditugu (industriarako lehengaiak; zura, elikagaiak, gaixotasunak sendatzeko substantzia batzuk, antibiotikoak ...) baina baliabide hauek agor daitezke.

Baina Biodibertsitatea arriskuan dago, ia egunero zenbait espezie desagertzen baitira. Hauek dira Bioaniztasunaren etsai nagusiak:
Habitatak hondatzea eta zatitzea.
bosqueSuntsitua.jpg

Uren, lurzoruen eta atmosferaren
kutsadura
2222.png
Kontrolik gabeko ehiza eta arrantza.
sobrepesca-4.jpg

Espezie exotikoen sarrera
800px-Turtles_in_Atocha_garden_(Madrid)_01.jpg





6.2- Espeziea:
Definizioa: Espezie bat, elkarren artean ugaltzen diren eta ondorengo ugalkorrak ematen dituzten antzeko indibiduoen multzoa da.

combi 3.jpg
Adibide ospetsu bat: Behorra (zaldi-emea) eta astarra (asto-arra) oso itxura antzekoak badira ere, espezie desberdinekotzat jotzen dugu. Zergatik?

Normalean, astarra eta behorra gurutzatzen dira mandoa lortzeko, astemeak zaldiaren kumea erditzeko arazo larriak izaten baititu. Mandoa antzua izaten da beti (eta ez da betetzen espezie berekoa izateko bigarren baldintza), baina, horrekin batera, ezaugarri mesedegarriak ditu. Batetik, mandoa zaldia baino gogorragoa eta otzanagoa da, eta, bestetik, astoa baino azkarragoa da eta hobeto egiten dio aurre hotzari eta hezetasunari.

Gainerako ezaugarriak ere, bi espezie desberdinen arteko ezaugarrien nahasketa dira; mandoak hibridoak dira : belarriak zaldiarenak baino luzeagoak baina astoarenak baino motzagoak ditu, irrintzia eta arrantzaren arteko oihua du, eta neurria, berriz, gurasoen arrazen araberakoa izaten du.

Beste adibide bat, ligre-aren kasuan aurkitzen dugu. Ligrea ere hibrido bat da, leoi arra eta tigre emea gurutzatzetik sortzen dena.
Leoiak eta tigreak bi espezie desberdin osatzen dutela jakinda, Ligrea ugalkorra ala antzua izango da? Erantzuna arrazoitu.
ligre.png