Atmosferaren sorrera


ATMOSFERA: Lurra biltzen duen geruza gaseosoa da; gas desberdinez osaturiko nahastura fisiko bat da. Sistema isurkor eta jarraia da. Lurraren masak eragiten duen erakarpen grabitatorioak geruza hau atxikituta mantentzen du. Geruza gaseoso hau sistema birakaria da, planetarekin batera.
Hitz gakoak: Atmosfera sistema isurkorra, jarraia eta birakaria da; nahastura fisiko gaseoso bat da.

1.- Atmosferaren sorrera:
Lurra, akrezioz eratu zen (akrezio planetarioa), indar grabitatorioak izan ziren prozesu honen eragileak. Planetan bildu ziren elementuak dentsitatearen arabera antolatzen eta berkokatzen hasi ziren, ondorioz arinenak edo garai hartako tenperaturatan egoera gaseosoan zeudenak kanporantz mugitu ziren (desgasifikazioa) ; hasierako geruza gaseoso bat sortu zen , planetari atxikituta mantentzen zena grabitazioari esker.
Honek esan nahi du: Planetaren masa-k bere atmosferaren masa baldintzatzen du.
Era berean, planetaren masa-k ere barneko tenperaturarekiko zuzenki proportzionala da; Eguzki-tik dagoen distantziak ere tenperatura baldintztatzen du.
Atmosferaren tenperatura handia bada, gaseen partikuleek mugikortasun eta energia handiago daukate eta espaziora ihes egiteko aukera handiagoa.
Beraz, masa gutxiko planetek eta Eguzkitik gertu daudenek, atmosfera galtzeko (espaziotik barreiatuta) aukerarik handienekoak dira.
Lurra-k duen atmosfera , bere masa planetario eta Eguzki-tik dagoen distantziaren ondorioa da.

Sorreraren laburpena:
1.Akrezio planetarioa. Planetaren sorrera.
2.Berkokapen grabitatorioa, materialen dentsitatearen arabera. Egoera gaseosoko materialak, kanporantz ateratzen hasi ziren.
3.Desgasifikazioa; osagai gaseosoen kanporaketa (bolkanketa). Egoera gaseosoko materialak, kanpo geruzan geratu ziren.
4.Sortutako geruza gaseoso honen parte bat, planetari atxikituta geratu zen, grabitazio indarra eta tenperaturaren arteko jokabidearen ondorio bezala. Elementu gaseosorik arinenak galdu ziren, espaziotik barreiatu ziren eta; grabitazioak eutsi die masa molekular handiagoko gaseei soilik. Hau dela eta , ustezko Atmosfera Primarioa, Helio eta Hidrogenoz osatzen ze; gas arin hauen gehiengoa (bero zeuden eta) galdu ziren, grabitazioak ezin izan zuen eutsita mantendu; Atmosfera sekundarioa, gas astunagorekin, beranduago eratu zen, desgasifikazio prozesu baten bidez, gehiengoa bolkanketaren bitartez. Horrela askatu ziren H2O, CO2, SO2, CO, S2, Cl2, N2, H2 eta NH3 (amoniakoa) eta CH4 (metanoa) . Hasierako atmosfera anoxikoa zen, oxigenorik gabekoa. Oxigenoa askoz beranduago sortzen eta metatzen hasi zen, prozesu biologikoen (fotosintesia) ondorio bezala.