Argia eta Soinua

1.- Zer dira uhinak?:Energia-k duen hedatzeko modua, espazioko puntu batetik beste batera; hauek dira uhinak. Uhinekin barreiatzen den bakarra, energia da, materia ez da lekuzaldatzen; materian zehar energia desplazatuz doa:

stringpulse.gif

01_peoplewave.gif
Uhinek lau ezaugarri dituzte:Maiztasuna (Frecuencia, Frequency): partikula batek segundoko egiten duen oszilazio edo ziklo kopurua da. Neurri unitatea hertz-a da (Hz).Uhin-luzera (Longitud de onda, Wavelenght): Bi gailurren arteko distantzia da. Zenbat eta uhin-luzera txikiagoa izan are eta energia gehiago darama uhinak. Uhin-luzera distantziako unitateetan neurtzen da (m, cm, mm, nm ....) .Uhin luzera / Wave Lenght
Maiztasuna eta anplitudea (ezinbestekoa)
Anplitudea: oszilazio baten bi muturren arteko distantzia.
Periodoa: osziloazio edo ziklo baten iraupena da, denbora mugatu bat da.
.
Uhinak sortzeko eta haien ezaugarriak ulertzeko (maiztasuna, anplitudea eta uhin luzera) sar zaitez esteka honetan eta proba ezazu:
Uhinen ezaugarriak lantzeko animazioak: maiztasuna, zabalera edo anplitudea.
Uhinen maiztasuna aldatu eta .. entzun!!!(JAVA beharrezkoa da)

Uhinen ezaugarriak lantzeko animazioak: maiztasuna, zabalera edo anplitudea. Uhin motak, luzerako uhinak (soinuarenak) eta zeharko uhinak bereizteko.
.Uhinekin jolasten




Luzerako uhinak: oszilazioa eta uhinaren norantza batera doaz.
lolngitudinal.gif
.Zeharko uhinak: oszilazioaren ardatza eta uhinaren norantza perpendikularrak dira.
transversal.gif
Orain, Uhinen laborategia sartuko zara; simulazio hau lantzea ezinbesteko jarduera duzue
Uhinen laborategia.



2.- Argi eta soinu-uhinak ez dira berdinak: abiadura eta hedatzeko modua oso desberdinak dira.
Soinu-uhinak ingurune material batetik soilik heda daitezke. Hutsean ez dira hedatzen; pelikuletan (Stars war eta antzekoetan) ontzi espazialak lehertzen direnean, "eztanda" entzuten bada ere, izarren erteko espazioan ez dira soinu-uhinak hedatzen.
cuerda.gif

Soinu uhinak uhin mekanikoak dira, hau da, ingurune material baten partikula-partikula elkarekintza behar du hedatzeko.
Hutsean, soinu uhinak ez dira hedatzen.

Argi-uhinak bai, hutsean ere hedatzen dira, eta soinua baino abiadura handiagoarekin.
Argia ez da uhin mekaniko bat, uhin elektromagnetikoa baizik.
Bi plano desberdinetan dardar egiten dute argi uhinek.
soundwaves.gif



3.- Argi uhinak:

3.1- Argiaren hedapen abiadura:500px-Speed_of_light_from_Earth_to_Moon.gif
Argiaren abiadura erakusten duen lerro horia, Ilargi-tik Lurrera : 1,2 segundo inguru.
Unitate metrikoetan, c= 299.792.458 metro/segundoko da (1.079.252.848,8 km/h).
Argiaren hedapena. (ezinbestekoa).
Zer da argi-urte bat?

3.2- Argiaren deskonposizioa. Ostadarra: Eguzkiaren argi-izpiek, atmosferako hezetasunaren tantta txikiak zeharkatzen dituztenean, deskonposatzen dira zazpi uhin desberdinetan (leihotik sartzen den argia, uhin nahastura baita); "argi-uhin" bakoitzari kolore bat dagokio eta gertaera optiko bitxia sortzen da zeruan: arku koloreanitz bat. Ostadarrak jarraikako kolore zerrenda hau erakusten du: gorria, laranja, horia, berdea, urdina , anila eta morea.Askotan, anila eta morea bereiztea oso zaila izaten da eta sei kolore besterik ez dira nabaritzen.
Argiaren deskonposaketa
Bideo honetan, Newton-en prisma, gelan egiteko.

3.3- Islapena eta errefrakzioa.Islapena: Argi-izpi batek gorputz baten gainazalarekin talka egitean, izpiak egiten duen norabide-aldaketa da islapena.Ispiluak: lauak edo kurbatuak (ahurrak edo gabilak) izan daitezke.Errefrakzioa: Argi-izpi batek ingurune batetik hedapen-abiadura desberdina duen beste ingurune batera igarotzean duen norabide-aldaketa da argiaren errefrakzioa.Leiarrak.Leiar conbergenteak (gainazal bat edo bi ganbila dutenak).

Errefrakzioa


Errefrakzioa eta islapenarekin jokoan
(JAVA beharrezkoa da)
3.4- Eklipseak eta itzalak: Objetu opaku bat argi-izpi baten aurrean jartzen denean silueta ilun bat sortzen da haren atzean: itzala.
eclipse-07.gif

Itzalak eta eklipseak.

eclipse-04.gif

Eklipseak (euskeraz)
3.5-Objetuen koloreak: Jolas ezazu koloreekin, simulagaiu honetan
Color Vision
Click to Run




Kolore primarioak: igorleak eta islapenekoak.th.jpg
3.6- Argiaren perzepzioa bizidunetan. Begia: Batzuetan, gure begieek okertzen gaituzte
Ilusio optikoak:
Zolner-ren ilusioa: paraleloak al dira?
Harresiaren ilusioa: paraleloa al da?
Ilusio optikoen orrialdea


thCAEGSY4T.jpgilusion1.gif
thCA3OTM5V.jpg
Begiaren anatomia (gaztelaniaz)



eye.gif
Zer da puntu itsua?

.
4.- Soinu uhinak:Soinu-uhinak, uhin mekanikoak dira, hau da, ingurune material baten partikula-partikula elkarekintza behar du hedatzeko, beraz, hutsean soinua ez da hedatzen (gogoratu: Argi-uhinak bai, hutsean ere heda daitezke).
cuerda.gif
Soinu-uhinak, luzerako uhinak dira, goiko animazian ikus daiteken bezala.Soinu-uhinak , presio-uhinak dira, hedatzean, uhin hauek aire-partikulak konprimitzen (eta hedatu) dituzte..
diapason.gif

Errealitatean, soinu-uhinak, luzerako uhinak, dira, goiko animazioetan ikusten den bezala, baina espazioan hiru dimentsioetara hedatzen dira, luzerako uhin tridimentsionalak dira edo uhin esferikoak (eskubiko animazioa).
tridimensional.gif
Uhin tridimentsionala.

3.1- Soinuaren hedapen-abiadura: airean eta 20ºC-tan, 343m/s -koa da.
3.2- Soinuaren ezaugarriak: Intentsitatea (uhinaren anplitudearen arabera) , Tonua (uhinaren maiztasunaren arabera)eta tinbrea (uhinaren formaren arabera).
Doppler efektua.Doppelr efektua espazioan, argi-uhinekin.


Musika-uhinekin jolasteko (JAVA beharrezkoa da): Pianoa joko dugu eta aldiberean noten uhinak neurtuko ditugu.
El sonido


5.- Erresonantzia: uhinen arteko jokabideak.
Eskubian, Takoma-ko zubiarekin gertatu zena, haize-uhinak erresonantzian aritu ziren (batu egin ziren) eta anplitudea gero eta handiagoa zen, beheko bideo bitxian ikusten den bezala:
Soinu-uhinen arteko elkarekintzak



Takoma-ko (New York)zubiaren gertakizuna.(1940). Erresonantziaren arriskuak.
Bi edo uhin gehiago gainjartzen direnean, fase berean edo alderantzizko fasean aurki daitezke. Fase berean gainjartzen direnean, bien anplitudeak batu egiten dira. Alderantzizko fasean aurkitzen direnean, anplitudeak "elkarezabatzen" dira
standing003.gif
Uhin gorria eta uhin urdinaren elkarekintzaren emaitza, uhin beltza da; ikus ezazu, fase berean gainjartzen direnean, beltzaren anplitudea beste bien batura da.


6.- Soinuaren perzepzioa. Belarria eta entzumena.(Behatu behar duzu 1.) Belarriaren anatomia.
(Behatu behar duzu 2.)
Soinu uhinak belarriaren egituretan.

Ondas Acusticas
Click para iniciar



Audiometria. Gure entzumenaren ahalmena neurtu nahi dugu
Entzumen-test


.

7.- Jarduerak:
a) "Rubens hodia" "Tubo de Rubens" bideo ikusi ondoren, ikusitakoaren interpretazioa idatzi zure koadernoan.



b) Click eginez, esteka hauek zabaldu eta erantzun. Amaitu ondoren, autozuzenketa egin.
Jarduera 1. Argia eta soinua
Jarduera 2. Argiaren ezaugarriak.

Jarduera 3. Argia eta soinua alderatuko ditugu
Jarduera 4. Zer da argia?
.

Jarduera 5. Belarriaren anatomia.
Jarduera 6. Bost sentimenekin.
Jarduera 7. Nola entzuten dugu?.Jarduera 8. Soinua.

Aurkibidera itzuli nahi dut