Anelidoak


1.- Ezaugarri orokorrak:
Ornogabe mota honen barruan sartzen dira harrak, lur zizareak eta izainak.
Zizareak hezetasun puntu bat duten lurzoruetan bizi dira; izainak ,berriz, uretan (ibaiak, errekak ...).

Animali hauen gorputza zilindrikoa eta luzea da, metamero izeneko eraztunetan edo segmentuetan zatituta dago, nola kanpotik hala barrutik.
Segmentu horietako bakoitzean hainbat organo errepikatzen dira, hala nola, digestio eta iraitz-hodiak, nerbioak eta hainbat odol-hodi.
Animaliaren aurreko zatian ahoa egoten da eta atzean berriz uzkia.

Anelidoek azalaren bidez hartzen dute arnasa, eta azalak beti heze egon behar du gas elkartrukea gerta dadin.
Lurrarekin nahastuta dauden partikula organikoak jaten dituzte zizareek; izainen mantenugaia, berriz, odola da (odol beroko animalien bizkarroiak izaten dira eta).

Anelido espezie batzuek sexu banatuak dituzte, hau da, batzuk arrak dira eta besteak emeak ; espezie batzuk, ordea, hala nola lur-zizareak, hermafroditak dira, hau da, banako berak zelula sexual maskulino eta femenino ekoizten ditu , baina inoiz ere ez aldi berean; horregatik, beste zizare batekin gurutzatzen direnean, batzuetan arrak bezala jokatzen dute eta besteetan emeak bezala.


lombriz-de-tierra-morfologia-fuente-rodriguezgalvezlorena.png


2.- Anelidoen sailkapena:
Oligoketoak
Lur zizareak, lorzoruetan bizi dira, hezetasuna nahikoa denean.

Oligochaeta terminuaren esanahia kontuan hartuta, animalia hauek haien gorputzaren bi alboetan, seta edo ile motz eta txiki lerrokatuak izaten dituzte, lupaz erraz ikusten direnak, baina begi utsez askotan ezin ditugu bereiztu, chaeta gutxikoak dira.


Anel2.jpg
e7f4f-3eb.jpg
Poliketoak
Itsasoko zizareak, hondoko sedimenturen artean bizi direnak edo sedimentuetan lurperatuak.
Polichaeta terminuak adierazten du animali hauek chaeta anitzekoak direla, handiagoak eta , luzeagoak, parapodo izeneko egituren muturrean jarrita; begi utsez erraz nabaritzen dira.
a9c240d31b542b403d742a5f1bae69a6.jpg
Poliketo baten Parapodoak eta handik ateratzen diren chaeta sorta
zehamen handiagorekin

chaetak.jpg
Hirudineoak
Uretan bizi dira; izainak dira, beste odol beroko animalien bizkarroiak eta haien odolaz elikatzen dira.
Gorputzaren aurreko eta atzeko muturretan bentosa bat daukate.


sanguijuelas21dn6301.jpgsanguijuela.jpg