Iruña-ko kaleetan, fosilak: hiri paleontologia.
Argazkiak eta iruzkinak: Iosu Marruedo.
Benetako fosilak haien sorrera-harrietan ikustea, askotan zaila izaten da; bidaia luzeak, denbora eta dirua gastatu behar dugu zuzeneko behaketa egin ahal izateko. Baina ba dago beste aukera bat, errazagoa eta gure hiritik atera gabe: gure hiriko kaleetako harri apaingarrietan aurkitzen diren fosilak bilatu, behaketa egin eta harria nahiz fosil bera ere identifikatzekoa.

Hau da baliabide honen helburua. Iruñako zenbait kaletan dauden fosilak "aurkitu" behar dugu behaketa-lana eginez. Aztertu, izendatu eta argazkiak (edo nahi izanez gero selfie-ak) egin ditzakezue, gelan ikasi dituzuen kontzeptu eta aztergaiak finkatzeko.
Irakasle bakoitzaren esku geratzen da baliabide honen erabilera eta jarduera-estrategia: gynkama moduan antolatu, edo osatzeko fitxa moduan edo ikaslearen sakeleko telefonoz, eta argazkiak egin ostean, aurkezpen grafiko bat prestatzeko jarduera burutu, beranduago, gelan, besteen aurrean azaltzeko .......

Ibilbide paleontologiko honetan, 14 aztergune aurkezten dira; 13 ondoko mapan kokaturik daude, baina 14. aztergunea mapatik kanpo dago, "La Morea" merkataritza gunean, Cordovilla-n. Aztergune bakoitzaren zehaztapen eta irudiak .pdf fitxategietan daude.
Azkenik, zuen ekarpenak, zuzenketak eta informazio osagarriak eskertuko nizueke.
Denbora geologian: aldi geologikoakFosilizazio prozesua
Mapa6.png


Azterguneak:
1-Tudela kalea,14..JPG
1.- Tutera kalea, 8. ataria
Harri mota: Kareharriak (Harri sedimentarioa), "Bidasoa edo Baztan gorria" motakoa. (Urdax-ekoa).
Fosilak: Rudista caprinidoak eta Rudista radiolitidoak.
Adina: Kretazeoa.

2.Auzolan.TudelaKalea,16.JPG
2.- Tutera kalea, 10, aintzinako Auzolan denda.
Harri mota: Kareharria (Harri sedimentarioa)
Fosilak: Ekinodermatuak. (Echinodermata, Echinoidea)
Adina: Kretazeoa

3.- Huarte doktorea kalea,3.JPG
3.- CEN eraikina, Huarte doktorearen kalea,3.
Harri mota: Kareharri buztintsua
Fosilak: Foraminiferoak (Eukarya, Protista) Nummulites klasekoak, ekinodermatu eta molusku maskor-zatikiak.
Adina: Kretazeo- Eozenoa

4-BimbayLola.JPG
4.- Bimba y Lola denda. Karlos III etorbidea, 34.
Harri mota: Kareharria, Markina beltza motakoa, koartzitazko zainekin.
Fosilak: Rudista caprinidoak (Mollusca, Bivalvia).
Adina: Behe Kretazeoa. (Aptiense-Albiense, -125m.u.-113 m.u.)

5-KutxaBankCarlosIII.JPG
5.- KutxaBank, Karlos III etorbidea, 36.
Harri mota: Kareharria
Fosilak: Ekinodermatuak (Echinodermata, Echinoidea)
Adina: Goi kretazeoa.

6-CarlosIII,59.JPG
6.- Karlos III etorbidea, 59. ataria.
Harri mota: Kareharria, Baztan gorria motakoa.
Fosilak: Rudistak (Mollusca, Bivalvia).
Adina: Kretazeoa

PB270050.JPG
7.A- Karlos III etorbidea, 14.atari-tik 18. atari-ra bitarteko ezpaloi-tartea.
Harri mota: Kareharri grisa eta kareharri beltza Markina beltza motakoa, oso berkristaltze maila biziarekin
Fosilak: Ekinodermatuak eta koral multzoak (Porifera).
Adina: Kretazeoa

P3240012.JPG
7.B- Yoldi Hotela, San Ignacio etorbidea 11.
Harri mota: Kareharria.
Fosilak: Poriferoak (Espongiarioak edo itsas belakiak) eta moluskuak.
Adina: Goi Jurasikoa.

7- P1030001.JPG
8.- Carrefour supermerkatuaren eraikina, Ponsal eraikina. Barañain-go etorbidea, z.g.
Harri mota: Kareharri buztintsua.
Fosilak: Ekinodermatuak (Echinodermata, Echinoidea).
Adina: Eozenoa

8-P1030006.JPG
9.- Mercería Conchi, Irunlarrea kalea, 13A. (Mendebaldea).
Harri mota: Kareharri buztintsua
Fosilak: Ez dago. Egitura batzuek, fosil antza badute ere, ez dira fosilak, adibidez hemen ikus daitezkeenak, dendritak; landare itxurakoak dira baina ez dira fosilak, egitura mineralak baizik.

10.-Irunlarrea.13A.JPG
10.- Irunlarrea kalea, 13. ataria
Harri motak: Granitoa (Harri magmatikoa),Migmatita (Gneis migmatitikoa) eta Serpentinita (H. metamorfikoa)
Fosilak: Ez dago. Hausnartzeko: zergatik fosilak ez dira agertzen harri magmatiko eta metamorfikoetan?


11.-NuñezLoreak.JPG
11.- Nuñez loredenda. Ermitagaina kalea,2.
Harri mota: Hareharria
Fosilak: Ez dago.
Egiturak: Dendritak (oso ederrak)

12A-YamaguchiPlaza.JPG
12.- Yamaguchi plaza.
Harri mota: Kareharria, Bidasoa edo Baztan gorria motakoa.
Fosilak: Molusku oskobikoak, Rudistak (Mollusca, Bivalvia).
Adina: Behe Kretazeoa.

12B-YamaguchiParkea.JPG
13.- Yamaguchi parkea.
Harri mota: Kareharri margotsuak.
Fosilak: Molusku oskobikoak (Mollusca, Bivalvia) .
Adina: Eozenoa.

S2050009.JPG
14.- "La Morea" merkataritza-gunea. La Morea auzoa, Cordovilla. (ez dago adierazita goiko mapan)
Harri mota: Kareharri gorri bikortsua koartzitaz betetako zainekin, "Caravaca gorria" bezalakoa.
Fosilak: Ammoniteak, Belemniteak (Mollusca, Cephalopoda)
Adina: Goi Jurasikoa.



Hasiera orrira