Beroa eta Tenperatura
1.- Zer da BEROA?:
Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzen dutenean batetik bestera transferitzen den energia da.
Beroa energia mota bat denez, joule (J) edo kaloria-tan (cal) neurtzen da.1 cal = 4,18 J1 J = 0,24 cal

2.- Tenperatura eta beroa kontzeptu desberdinak dira:
2.1- Zer adierazten du Gorputz baten tenperaturak ?:
Fisikoki, partikulen agitazioaren neurria da; substantzia guztiak partikulaz osaturik daude: atomoz eta molekulaz.
Partikula hauek etengabe higitzen ari dira, ordenarik gabe, batzu oso azkar eta beste batzu motelago ..... Mugimendu horri agitazio termikoa deitzen zaio.
Partikula horiek mugitzen ari direnez, energia zinetikoa daukate; partikula horien energia zinetikoaren guztira, Beroa da, eta Tenperatura energia horren neurria da eta agitazio mailarekin erlazionatuta dago.
Beroa, partikulen abiadura, partikula kopurua, mota eta tamainaren araberakoa da.
Tenperatura ez dago erlazionatuta partikula motarekin, partikula kopuruarekin ezta tamainarekin.

calor004.jpg
Adibidez, bi ontzi desberdinetan ur masa desberdinak irakiten hasten direnean, bietan lortu dugu tenperatura berbera (100ºC) baina ur masa gehien duenak (ezkeraldeko ontzia) bero energia gehiago dauka.

Tenperatura ez da energia mota bat, energiaren neurri bat besterik ez da.

Beroa bai, energía mota bat da.

2.2- Tenperatura neurtzea:
Hiru eskala termometriko daude, Celsius, Fahrenheit eta Kelvin.
Celsius eskala: Celsius gradutan (ºC) neurtzen da tenperatura. Uraren urtze tenperaturari 0ºC-ko balioa ematen zaio eta irakite-tenperaturari 100ºC-koa. Uraren solidotze puntutik irakite-puntura 100 tarte daude eskala honetan.
Fahrenheit eskala: Fahrenheit gradutan (ºF) neurtzen da tenperatura. Uraren urtze-tenperaturari 32ºF-eko tenperatura dagokio eta irakite-tenperaturari 212ºF-ekoa. Bi tenperatura hauen artean, 180 tarte daude.
Kelvin eskala edo eskala absolutua: Eskala honetan, 273K-eko tenperatura ematen zaio uraren urtze-puntuari eta 373K-ekoa irakite-puntuari. Bi balio horien artean 100 tarte daude.

Eskala batetik beste batera pasatu ahal izateko, ondoko adierazpen matematikoak erabiltzen dira:
termometroak.jpg

Eskala termometrikoak (Animazioa)
Tenperatura neurtzeko sistemak eta unitateak (gaztelaniaz)

3.- Beroaren eragina gorputzetan:
Gorputzeen bolumena handitzen da tenperatura areagotzen denean: hau da Dilatazioa edo Hedapena. Alderantzizko prozesuari (bolumen murrizketari) Uzkurdura deitzen diogu. Ondoko bideo hauetan, solidoen dilatazioa, likidoen dilatazioa eta gaseen dilatazio eta uzkurdura azaltzen dira, esperimento batzuren bidez.


.





4.- Materiaren egoerak eta barne-energia:
Substantzia baten partikuleen antolaketa-modua (partikuleen arteko distantziak eta mugikortasuna) aldatzeari
egoera-aldaketa esaten zaio. Materia egoeraz aldatzen denean, bere barne-energia ere aldatzen da.Ondoko esteka hauetan, materiaren partikuleen mugikortasuna (tenperaturaren arabera) eta egoera-aldaketak ongi ulertzeko baliabide onak dituzue. Beha ezazu arreta guztiz, solidoen partikuleen mugikortasuna, likidoena eta gaseena, eta tenperaturak duen eragina partikuleen arteko distantzian eta mugikortasunean.
Jarduera 1. Tenperatura neurtzeko eskalak
Jarduera 2. Solidoen barne-energia eta tenperatura
Jarduera 3. Likidoen barne-energia eta tenperatura
Jarduera 4. Gaseen barne-energia eta tenperatura
Jarduera 5. Egoera aldaketak

Osa itzazu taula honen hutsuneak, kurtsibaz ikusten diren adierazpenekin:
Materiaren egoera
Partikulen arteko distantzia:
Oso txikia
Txikia
Handia
Oso handia
Dardaraziorik?
Bai
Ez
Desplazamendurik, irristatzerik?
Bai, egiten dute
Ez, ez dute egiten
Mugikortasuna
Ez dago.
Txikia.
Handia.
Solidoa




Likidoa




Gaseosoa






5- Beroaren hedapena:
Beroa gorputz batetik beste batera igaro daiteke, edo gorputz berean zehar, puntu batetik beste batera.Beroak hiru modu ditu barreiatzeko (hedatzeko): Eroapena (conducción), konbekzioa (convección) eta erradiazioa (uhinen bitartez, radiación).Ikusi ondoko animazio eta bideoetan hiru sistema hauen arteko desberdintasunak.Conduction, convection and radiation
Three main processes of energy transfer.
Heat transfer
Jarduera interaktiboa:




Beroa hedatzeko prozedurak.
Convection_anim.gif
Konbekzioa
.

6.- Material eroaleak eta isolatzaileak:Material isolatzaileek ez dute beroa ongi garraiatzen; material hauetan, partikuleen artean airea egoten da (material porotsuak izaten dira, edo partikula askeak izaten ditzute ..) eta arrazoi honengatik, beroa ez da garraiatzen. Adibidez: artia, zura, beira, plastikoak ......Material eroalerik onenak metalak izaten dira; gela beran, zurezko objetu bat eta objetu metaliko bat ipintzen ditugenean, aldi berean biak ikutu eta metalikoa beti "hotzagoa" dela iruditzen zaigu, gure eskuaren beroa beste puntu batera garraiatzen(eramaten) duelako.

7.- Biziduneen beroa hautemateko sentimen organoa: Larruazala.
Ruffini-ren korpuskuleei esker, "beroa" hautematen dugu; Krausse-ren korpuskuleei esker, "hotza" hautematen dugu.

Piel.JPG
Larruazalaren atalak: animazioa (ingeleraz)


Aurkibidera itzuli nahi dut