Arrainak

Arrainak uretan bizi diren eta hatzdun gorputz-adarrik ez duten, ornodun, gehienetan poikilotermoak ("odol hotzekoak") dira.
Hegalak izaten dituzte. Gehienek gorputz ezkataduna eta isats-hegal batean amaitua daukate. Maizenik, arnasketa zakatzen bidezkoa izaten da.
Arrainak ikertzen dituen zientzia Iktiologia da.
Talde honetan, odol-hotzeko kordatu ez tetrapodo urtar guztiak sartzen dira.

Arrainen gorputzean hiru atal bereiz daitezke: burua (muturretik zakatz-operkuluraino, edo zakatz-arraileraino elasmobrankioetan) enborra eta isatsa (isats-pedunkulutik isats-hegalaren amaieraraino). Gehienak fusiformeak eta oso hidrodinamikoak izaten dira, baina filiformeak edo zizareaireak (aingira) ere izan daitezke. Beste batzuk alboetatik (urraburua , bixigua) edo dortsobentralki ( zapoak) zapalduak dira. Pleuronektiformeak (mihi-arraina, erreboiloa) alboetatik zapaldurik daude, baina saihets baten gainean igeri egiten dute.
AMUARRAINA.jpg
Arrainen kanpo eta barne anatomia (ingeleraz)
Arnas sistema
untitled.png
Arrain gehienek faringearen bi aldeetan kokaturik dauden zakatzen bidez hartzen dute arnasa . Zakatzak zakatz-harizpi deitutako hari-formako egiturez osaturik daude. Harizpi bakoitzak daukan kapilar-sarearen bitartez, oxigeno eta karbono dioxidoaren elkartrukea gertatzen da.
Horretarako oxigenoz aberatsa den ura arrainaren ahotik sartu eta zakatzetan barrena pasatzen da. Gas-trukearen ondoren, oxigenoz urria den ura zakatz-irekiduretatik irteten da. Arrain batzuek, hala nola lanproi eta kondriktioek , zakatz-irekidura ugari daukate.
Osteiktioek , berriz, irekidura bakarra dute buruaren alde bakoitzean, zakatz-operkulu izeneko hezur-tapakiaz estalirik dagoena.
Polipteriformeen larbek kanpo-zakatzak dauzkate.
Talde anitzetako arrainak uretatik kanpo denbora luzez bizi daitezke. Aingirak eta Periophtalmus familiako arrainak azalaren bidez arnas hartzeko gauza dira. Aingira elektrikoaren aho-barrunbean gas-trukea gerta daiteke, eta baita Loricariidae, Callichthydae eta Scoloplacidaeen digestio-hodian ere. Arrain birikadunek ( diponoi ) eta polipteriformeek tetrapodoenen antzeko birikak dauzkate.

Zirkulazio sistema

Arrainek zirkulazio sistema itxia dute. Bihotzak bi ganbera ditu, aurikula eta bentrikulua, eta zirkulazioa bakuna da: gorputz osoaren itzulian odola behin bakarrik pasatzen da bihotzetik. Bentrikuluak odola punpatu eta zakatzetara iristen da. Bertan oxigenatu ostean, aorta dortsalera joaten da eta handik organoetara. Ondoren, zainetatik barrena, bihotzera iritsiko da. Bihotzean sinu benosoak jasotzen du eta handik aurikulara igarotzen da.


Arrainen anatomia
350px-Anatomia_dei_pesci.jpg

(A) Bizkar-hegala; (C) Albo-lerroa ; (D) Giltzurruna; (E) Igeri-maskuria; (F) Weber-en aparatua; (G) Barne-belarria ; (H) Garuna; (I) Sudurra; (L) Begia; (M) Zakatzak; (N) Bihotza; (O) Urdaila ; (P) Behazun xixkua ; (Q) Barea ; (R) Ugaltze-Aparatua (Obulutegia edo testikuluak); (S) Hegal pelbikoak; (T) Bizkarezurra; (U) Uzki-hegalak; (V) Isats-hegala.


Digestio sistema

Oso talde zabala eta, elikadurari dagokionez, aldakortasun handikoa da. Hala ere, arrain desberdinen digestio aparatuak nahiko antzekoak dira. Denek dute ahoa (agnatuek barailarik gabekoa), hestegorria (eztarria) eta baita mantenugaiak xurgatzeko (aurreko eta erdiko hesteak) eta digestio-hondakinak trinkotzeko (atzeko hestea) azalerak ere. Dietaren araberako desberdintasunik handienak aho, hortz, zakatz-arrastelu, faringe eta urdailaren (baldin bada) egituran eta hestearen luzeran izaten dira.
Arrain haragijaleek , eta nagusiki haragia jaten duten orojaleek ere, urdaila izaten dute.
elarjaleek eta nagusiki landareak jaten dituzten orojaleek, berriz, ez dute urdailik, baina bai oso erdiko heste luzea. Horrez gainera, arrain haragijaleek erdiko hestean digestio-epitelioaren azalera handitzen duten luzakinak (apendize pilorikoak) dauzkate. Apendize hauetan entzimak jariatu eta mantenugaiak xurgatzen dira .
Digestioan pankrea eta gibelak parte hartzen dute. Pankreak digestio-entzimak ekoizten ditu. Gibelak, mantenugaien gordailua izateaz gain, behazun-xixkuan biltzen den eta behazun-hodian zehar hestera jariatzen den behazuna ekoizten du.


Arrainen sailkapena:

a) Agnatuak (sin mandíbula):
Agnatuak (Agnatha) barailarik gabeko arrainak dira. Ahoa zirkularra dute; adibidez, lanprea.

b) Kondriktioak: (cartilaginosos)
Kondriktiea (Chondrichthyes, grezierako χονδρ- chondr- "kartilago" eta ἰχθύς ichthys "arrain" hitzen lotunea) edo arrain kartilaginosoa, arrain superklasea osatzen duten klasetako bat da. Klaseak bi azpiklasetan banatuta dago:
Elasmobranchii (marrazo eta arraiak), eta Holocephali (itsas katuak).
Eskeleto kartilaginosoa eta barailak eta benetako hortzak dituzten arrainak dira. Gehienak itsastarrak dira eta eskuarki ornogabez, arrainez, eta zenbait ugaztunez elikatzen dira. Barne-ernalketa dute, obobibiparoak dira maiz eta beste batzuetan bibiparoak.

c) Osteiktioak (oseos).
Osteiktiea (Osteichthyes,grezierako ὀστεον /ósteon/ "hezur" eta ἰχθύς /ichtus/ "arrain" hitzen lotunea) edo hezur-arraina arrain superklasea osatzen duten goiklaseetako bat da.
Osorik edo partzialki osifikatuta dagoen eskeletoa duten arrainak dira. Azala ezkata mesodermikoz estalia dute sarritan eta igeri-maskuria dute.
Zakatzak bi barrunbetan kokatuta daude, eta barrunbe bakoitzak operkulu batek babesten duen irekiunea du kanpoaldearekin komunikatzeko. Kanpo-ernalketa dute eta gehienetan obiparoak dira.
clasif.jpg