Araknidoak (Arachnida)



1.- Ezaugarriak:
Arachnida edo araknidoak artropoden barruko klase nagusietako bat da.
a) Arakniko guztiek zortzi hanka dituzte (lau hanka pare ibiltari ), nahiz eta horietako batzuek aurrealdeko bi pareei funtzio sentsorialak eman dizkieten.
b) Gorputzak, aldebiko simetria du eta bi zatitan banatura dago: cefalotorax edo prosoma (7) eta abdomen edo opistosoma (8).
c) Gorputzadarrak (lau hanka pare ibiltariak, 5) prosomatik ateratzen dira.
d) Prosomaren aurrealdean, beste gorputzadar batzuk daude: bi kelizero (2) eta bi pedipalpo (1) . Araknidoak dira kelizeroak dituzten artropodo talde bakarra, artropodo kelizeradunak dira.
e) Ez dute antenarik.
f) Ez dute begi konposaturik (insektuek bai); begi bakunak dituzte, pare bakar bat edo pare gehiago.
aranas.jpgGehiengoak haragijaleak eta ehiztariak dira. Digestioa kanpoan egiten dute. Kelizeroen bitartez, ehizakinari eusten diote eta horrela mantenduta liseri-xukuak txertxatzen dizkiote; behin ehizakinaren organoak liserituz gero, elikagaiak xurgatzen dituzte.
Oviparoak dira eta espezie gutxi batzuk ovoviviparoak dira, kumeak amarengandik zuzenean bizirik jaiotzen dira eta.
Ia araknido guztiak lur-lehorrekoak dira. Hala ere badira batzuk batzuk ur gezan bizi direnak eta itsasoan ere bizi direnak.
100.000 espezie ezagutzen dira eta talde honen bere barruan, armiarmak, eskorpioiak eta akaroak daude.
Ezkerreko irudian:
haria jariatzeko irtenguneak (4), oviductoa (6), arnas-zuloak (3).

052%20Morfologia%20interna%20de%20la%20ara%F1a.jpg





2.- Sailkapena:
Hiru multzotan bereizten dira:
1. Aranoideoak(Armiarmak)sbpider1.gif
Oso kelizero garatuak (2), aho ondoan, pozointsuak.
Pedipalpoak (euste funtzioa) ez dira gehiegi garatzen,
tamaina txikikoak izaten dira.

araña.jpg
.
queliceros.jpg

Kelizeroak.


2.- Eskorpioideoak.
scorpion.gif

Pedipalpoak oso garatuak, matxarda itxurakoak,
karramarro batenak bezelakoak.
Kelizeroak oso txikiak dira, ez daukate pozoinarik

escorp.jpg


Isatsa luze bat daukate (metasoma); bukaeran, guruin pozointsu
bat, ezten zorrotz batekin, pozoina txertatu ahal izateko.,

imagesKD61ZMY6.jpg
3.- Akaroak
garrapata.gif
Milimetro gutxiko araknidoak dira; oso txikiak dira, batzuk, mikrosokopikoak.Gorputza bi zatitan banatuta dago; ez da agertzen armiarmetan ikusten den gerri estua, aurreko eta atzeko zatien artean.
Aurreko zatia (proterosoma) oso txikia da eta bertan bi kelizero eta bi pedipalpoak daude.

acaroak.jpg
220px-Yellow_mite_(Tydeidae)_Lorryia_formosa_2_edit.jpg
Akaro mikroskopikoa.


Itzuli